XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aukeraketa egiteko honako irizpideok erabiliko dira:

1. Proiektua enpresaren lanpostu zuzenak, bai eta Bizkaian eragindako zeharkako lanpostuak ere sortzeko mesedegarria suertatzea (20 punturaino gehienez).

2. Proiektua Bizkaiko industri-ehunaren dibertsifikaziorako zenbatekoz eta kualitatiboki mesedagarria suertatzea (10 punturaino gehienez).

3. Ekoizkinaren edo zerbitzuaren berrikuntza-maila (10 punturaino gehienez).

4. Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, berauek baloratzeko enpresak egindako bideragarritasun eta merkatu-azterketak aurkeztu beharko dituelarik (30 punturaino gehienez).

5. Enpresa berriaren garapenean proiektuaren bazkide eta sustatzaileen ezarketa eta enpresa-kudeaketako esperientzia (30 punturaino gehienez).

10. artikulua. BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailea

1. BEAZ, S.A. foru sozietate publikoa arituko da 1. kapituluan, Enpresen Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoan, hain zuzen, ezarritakoaren arabera egilesten diren dirulaguntzen erakunde kudeatzaile gisa.

2. Ondorio hauetarako, erakunde kudeatzaile honek eman eta banatuko ditu Enpresen Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoaren onuradunei dagozkien fondo publikoak.

3. BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailea, halaber, Enpresen Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoan ezarritako diru-laguntzen eta laguntzen emakidatzaile den Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Ekonomi Sustapen Sailaren izenean eta kabuz arituko da.

4. Enpresen Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoari dagokionean, BEAZ, S.A. erakunde kudeatzaileak honako betebeharrak ditu:

4.1. Lan eta Ekonomi Sustapen Sailari aurkeztu diren espedienteen ebazpena proposatzea, Foru Dekretu honetako 8. eta 9. artikuluetan, A atalean, azaldutako elkarlehia-araubideari jarraituz.

4.2. Jasotako fondoak onurdaunei ematea, ezarritako baldintzen arabera.

4.3. Fondoen egilespena mugatzen duten baldintzak benetan betetzen diren edo ez aztertu eta, hala balegokio, egiaztatzea.

4.4. Jasotako fondoen erabilera frogatu Lan eta Ekonomi Sustapen Sailaren aurrean eta, hala balegokio, onuradunek aurkeztutako frogagiria ematea.

4.5. Fondoen kudeaketari dagokionez, erakunde emakidatzaileak egin litzakeen egiaztatze-ekintzen pean jartzea, bai eta Ogasun eta Finantza Sailak egin ditzan finantza-kontrolaren zein Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren fiskalizazio-prozeduren pean ere.

5. Lan eta Ekonomi Sustapen sailak 2. kapituluan, hau da, Enpresen Sorkuntzarako Egitasmoaren barruan egilesten dituen espedienteei dagokienez, berriz, BEAZ, S.A. foru sozietate publikoa ondorengo arloen erakunde kudeatzaile gisa arituko da:

5.1. Lan eta Ekonomi Sustapen Sailari aurkeztu diren espedienteen ebazpena proposatuko du, Foru Dekretu honetako 8. eta 9. artikuluetan, B atalean, azaldutako elkarlehia-araubideari jarraituz.

5.2. Fondoen egilespena mugatzen duten baldintzak benetan betetzen diren edo ez aztertu eta, hala balegokio, egiaztatzea.

5.3. Onuradunek aurkeztutako frogagiriak emango dizkio Lan eta Ekonomi Sustapen Sailari.

5.4. Bizkaiko Foru Aldundiak egin litzakeen egiaztatze-ekintzen eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren fiskalizazio-prozeduren pean jartzea.